"Aita, zonbia naiz" filma emango dute hondartzan

Karkara 2015ko uzt. 10a, 10:39

Uztailaren 11n, larunbatean 22:00etatik aurrera udalak antolatutako udako kultur agendaren barruan zine-emanaldia izango da hondartza ondoko belardian.

Aita, zonbia naiz izeneko animazioko euskal filma proiektatuko da uztailaren 11n, hondartza ondoko belardian. 22:00etan hasiko da proiekzioa. Ricardo Ramónek eta Joan Espinachek 2011an sortu zuten filma.

Dixie Grim, 13 urteko neskatoa izango da istorioaren protagonista. Zuhaitz bat gainera erori eta hil egingo da, ondorioz zonbi bat bilakatuko da eta istorioan zehar bizitza berreskuratzen saiatuko da Isis momiaren laguntzarekin.

FIlmaren lehenengo zatiak Dixie eta matxinada zonbiak, marrazki bizidunetako film onenerako izendapena lortu zuen 2012ko Goya Sarietan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide