Azkenean mailaz igoko dira

Karkara 2015ko uzt. 13a, 13:10

Orioko Mirotzak areto futbol taldeak Gipuzkoako bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian

Maiatzean jokatu zuen Alustiza Autobusak Orio areto futbol taldeak playoffa. Gipuzkoako 3. mailako liga irabazi ostean, partida bakarrera jokatu zuten 2. mailarako igoera, eta galdu egin zuten.

Aurreko astean jakin zuten, ordea, Gipuzkoako Areto Futbol ligako 2. mailan plaza bat libre geratu dela. Orioko taldeak 3. mailako liga irabazi zuenez, berak izango dira plaza hori beteko dutenak. Urte osoan amestutako igoera lortuko du, beraz, Orioko Mirotzak taldeak, eta hurrengo denboraldian 2. mailan jokatuko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide