Erregional Preferente Taldeak galdu egin zuen Mutrikuren aurkako partida, baina aukera guztiak ez ziren agortu partida hori galtzearekin. Aukerak bazituzten eta aprobetxatu egin dituzte. Hortaz, erregional preferenteko taldeak hurrengo denboraldian erregional ohorezko mailan jokatuko du.
Mutrikuren aurkako etorrerako partida Orion izan zen eta zaleen babes beroa jaso zuten. Jendetza bildu zen Mendibeltzen, baita San Pedro egunean udaletxean egin zieten omenaldian ere.