Gaur erabakiko da padelean zein den onena

Karkara 2015ko eka. 26a, 08:35

Ansak eta Sagastibeltzak Ibarrolaren eta Zipitriaren aurka jokatuko dute finala, gaur, ostiralarekin, 18:00etan.

Pasa den astean padel txapelketako finalerdiak jokatu ziren. Alde batetik, Ansa eta Sagastibeltza bikoteak mendean hartu zuen Castresana eta Sanchez bikotea. Beste alde batetik, Ibarrola eta Zipitriak irabazi zuten Troncoo eta de la Calleren kontra.

Bi finalaurrekoak oso antzekoak izan ziren. Erraztasunez irabazi zuten biek. Ansak eta Sasgastibeltzak 6-2 eta 6-0 emaitzarekin lortu zuten finalerako txartela. Ibarrolak eta Zipitriak bi setak 6-2 emaitzarekin irabazi zuten. 

Finalerdiak irabazita, finala jokatuko dute Ansa eta Sagastibeltzak Ibarrolaren eta Zipitriaren aurka. Finala gaur izango da, 18:00etan. Orain arteko emaitzak ikusita, oso parekatsu daude bi bikoteak. Lehendabizikoak 12 puntu batu ditu eta bigarrenak 11, hortaz, antolatzaileak esan duenez, partida estua izatea espero da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide