Youtuben euskararen erabilera sustatzeko Youtuberrak lehiaketa sortu zuen Gaztea irratiak. Hilero euskarazko bideo onenari 500 euroko saria emango diote eta abenduan kanalik onenari 2.000 eurokoa.
Ekainekoa bigarren edizioa da eta oriotar batek irabazi du: Ander Mendizabalek. Azken astean sare sozialetan bolo-bolo ibili da bideoa; bertan, baratzeko produktuak erabilita krepeak nola egin erakusten zuen. 488 boto jaso zituen Mendizabalek Menzzi Txispas Sukaldean izeneko bideoagatik; bigarrenak 391 boto lortu zituen.