Irungo Cadena Ser irratiak Bidasoa eskualdeko kirolari onenak saritzen ditu urtero. Radio Irun Trofeoaren bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa; zortzi kirolari izendatzen dituzte eta entzuleek aukeratzen dute zein izan den urteko hiru kirolari onenak.
Jon Azkue zortzi izendatuen artean zegoen, eta botoen %39,58 lortu ditu. Bidasoa-Irun taldeko jokalaria bozkatuena izan da eta lehen saria lortu du.