Jende mordoa bildu zen Oñatin Etxeberriaren erakustaldian. Hiru saio egin zituen, 120 kiloko errektangularrarekin, 88 kiloko koparekin eta bolarekin. Gustura sentitu zen oriotarra, erakustaldi polita izan baitzen.
Arratsaldean Herrerara joan zen eta han ere plaza jendez bete zen. Bero egiten zuen arren gustura aritu zen harriak jaso eta jaso Etxeberria. Berriz ere hiru saio egin zituen, hiru harrirekin: 120 kiloko errektagunlarra, 88 kiloko kopa eta bola. Bera gustura aritu zen eta ikustera joan zirenak ere gustura aritu zirela esan ziotenez, pozik dago oriotarra.