Ekainaren 14an, igandearekin, Orioko Herri Ikastolak urtero antolatzen duen ikasturte amaierako jaia oparitu zigun.
Aurtengoak bikaintasunaren mugak gainditu ditu eta ohi bezala–zein erraz ohitzen garen gauza onetara–
diseinua, koloreak, formak, erritmoak, musikak, inplikazioak eta konplizitateak nahastuz menu dotorea eskaini ziguten.
Gainera helduen esperientzi eskolakoek ondo merezitako diplomak jaso zituzten eta gertaera hori primeran uztartu zen adin desberdinetako ikasleak nahas-mahasean, jolasean eta ezaguerak elkartrukatzen josi ziguten ikuskizunarekin.
Bejondeiola Orioko Herri Ikastolari eta urte askotarako!