Eskerrik asko Orioko herriari

EAJ 2015eko ekainaren 29a

Orioko EAJ-PNV

Orioko EAJ-PNVetik eskerrak eman oriotar guztioi hauteskundeetan emandako babesagatik.Eskerrak eman bozkatu diguten pertsona orori, ziur gaude emandako botoak oriotarren bizi kalitatea hobetzeko balio izango duela. Bereziki bozkatu ez diguten pertsona horiei aipamena egin nahi diegu eta argi esan, lau urtez lana egingo dugula euren konfiantza irabazteko.

Azkenik esan, oriotarrak udalerriko gestioren parte nahi ditugula, inplikatzea. Animatu guri ekarpenak egitera eta oriotarrei gogorarazi udaletxeko ateak zabalik daudela guztiontzat.

Mila esker denoi

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide