Sariak denboraldia agurtzeko

Karkara 2015ko eka. 23a, 08:24

Denboraldia amaitzeko Orioko kategoria guztietako taldeak bildu eta jokalari onenaren, taldekide onenaren eta goleatzaileenaren sariak banatu zituzten.

Amaitu da denboraldia. Agur esan dio 2014-2015 denboraldiari Orioko futbol elkarteak. Ospakizun batekin eman zuten bukatutzat, larunbatean, liga. Ohi bezala egin zuten, festa giroan, hainbat sari banatuta.

Besteak beste jokalari onenaren saria, taldekide onenarena eta goleatzaileenaren sariak banatu zituzten. Kategoria guztietan egin zuten sailkapen hori eta hauek izan ziren sarituak:

Infantil txikiak
Jokalari onena      Niko Iriondo
Taldekide onena   Aitor Alonso

Infantilak F8
Jokalari onena      Dania Alguacil
Goleatzaileena      Miren Zipitria

Kimuak A
Jokalari onena      Diego Montilla
Taldekide onena   Alex Aguirre
 
Kimuak B
Jokalari onena       Mikel Garate
Taldekide onena    Eneko Genoba
 
Ohorezko jubenilak 
Jokalari onena      Andoni Uranga
Goleatzaileena      Ander Etxeberria
 
Jubenilak
Jokalari onena      Leire Manterola
Taldekide onena   Itziar Irastorza
 
Erregional preferenteak
Jokalari onena      Joseba Alonso
Goleatzaileena      Josu Solaberrieta
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide