Kosta tailerretik abiatuko dira bihar sorginez jantzitako haur dantzariak 21:30ean. Ikastola aurreko plazarainoko bidea egingo dute, eta tartean hainbat geldialdi egingo dituzte. Sarasuaren parean, Arkaitz tabernaren aurrean eta plazan geldituko dira, dantza egiteko. Batetik bestera kalejiran joango dira.
Behin Ikastolara iritsita, Harribil dantza taldeko kideei emango diete lekukoa. 22:30ean hasita emanaldia egingo dute dantza taldekoek suaren bueltan.
Euria egingo balu, Ikastolaren aurreko plazan egin ordez emanaldia kiroldegian edo Ikastolako pergolan egingo da. Dena den, eguraldi iragarpenen arabera bihar ona egingo du. Ez du euririk egiteko, justu aurkakoa, egun eguzkitsua espero da.