Ostiraletik aurrera Bisiguaren festarako txartelak salgai

Karkara 2015ko eka. 23a, 11:16

50 euroko kostua izango dute bazkari txartelek eta turismo bulegoko telefonora deituta egin behar da erreserba, uztailaren 3a bitarte.

Zortzigarrenez izango da Bisiguaren Festa. Uztailaren erdialdean hasiko da, 16an, eta hiru egun iraungo du, 19an amaituko da. Aurreko urteetan bezala, aurten ere herriko plaza jaialdi gastronomiko bilakatuko da. Bost otorduak hor egingo dira, jatetxe izango den plazan. 

Otorduek 50 euroko kostua izango dute. Antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, bisigua parrillan, postrea, edaria eta kafea izango da menua, esan bezala, 50 euro balioko duena. Bisigua erretzen Joxe Miel Zendoia –Katxina–, Luis Mari Uranga –Xixario– eta Mikel Manterola –Joxe Mari— izango dira.

Ohi bezala, lehendabiziko erreserbak oriotarrek egin ditzakete. Ekainaren 26an zabalduko da horretarako epea. Uztailaren 3an amaituko da oriotarrek bakarrik txartelak erosteko aukera. Ondoren, guztientzat zabalduko da aukera.

Erreserbak telefonoz egin behar dira, 943 83 55 65 zenbakira deituta. Turismo bulegoko telefono zenbakia da, hortaz, bulegoaren ordutegia errespetatu behar da erreserba egiteko. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00ra eta 16:00etatik 18:00ak arte. Igande arratsaldean itxita dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide