Arraunaz jositako asteburua

Karkara 2015ko eka. 19a, 14:20

Argazkia: Hector Seijo

Aulki mugikorreko Espainiako txapelketa Sevillan, KAE ligaren hasiera Zarautzen, Gipuzkoako Liga hasiko dute emakumezkoek Pasaian eta gizonezkoek ere Pasaian ikurrinaren alde egingo dute arraun.

Zita garrantzisu ugari daude, arraunari lotutakoak, asteburuan. Gaurtik hasita igandera bitarte, Sevillan, Espainiako Outriggers Txapelketa jokatuko da. Gaur, ostiralarekin, sailkapen faseak jokatuko dira. Bihar, larunbatean, bigarren sailkapen aukerak jokatuko dira; eta, igandean, eguerdian, finalak jokatuko dira. 

Ez du erraza Oriok finalerako sailkatzea baina horretan ahaleginduko dira. Podiumera igotzen ere saiatuko dira elkarteak eramango dituen 10 ontziak. Beteranoek hiru ontzi aurkeztuko dituzte, bi skiff eta lemazaidun laukoa. Jubenilek beste hiru ontzi aurkeztuko dituzte, lemazain gabeko laukoa eta bi skull bikoitz. Eta, azkenik, absolutuek beste lau ontzi uretaratuko dituzte: bi skiff, lemazain gabeko bikoa eta zortzikoa.

Aulki mugikorreko txapelketaz gain, tostako arraunketa ere izango da asteburuan. Larunbatea KAE liga hasiko da Zarautzen, 17:00etan. Orio B taldeak denboraldiko lehen paladak emango ditu, hortaz, Zarautzen. Egun berean, Pasaian, Gipuzkoako Liga hasiko dute emakumezkoek. Pasaiako IV. Ikurriña dago jokoan denboraldiko lehen jardunaldi honetan. 

Gizonekoek ere Ikurriña lortzearren arraun egingo dute larunbatean, Pasaian. Eta, bestalde, Ibedrola bandera ere egongo da jokoan. Talde bereko neska-mutilen denbora batuta, emaitzarik onena lortzen duenarentzat izango da bandera. San Juan eta Orio dira, printzipioz, bandera hori lortzeko hautagai nagusiak.

Igandean, ETBk zuzenean emango du Zarauzko estropada, KAE ligako Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia. 11:30ean izango da eta Orioko B taldeak nahiz emakumezkoen taldeak hartuko du parte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide