Harria jasotzen abila zelako ezagutu zuten Oriotik kanpora askok, baita Orion ere. Nahiz eta Aiako Santio auzoko Alde baserrian jaio, gazte zela etorri zen Oriora. Herri kiroletan Orion gehien nabarmendu zen kirolaria da Atxega. 1940 eta 1953 urteetan garaiko harri-jasotzaile onena izan zen.
Orion ikusminik handiena sortutako harri-jasotze probetako bat 1957an izan zen. Atxegari mutrikuar batek jarritako erronka ikusteko jende mordoa bildu zen plazan. Atxegak lana bete zuen. Harri-jasotzen eman zituen urteetan lehia eta apustu pila egin zituen. Herri kirolengatik ez ezik, Atxega ardo enpresaren nagusia zelako ere zen ezaguna Atxega.
89 urterekin hil zen atzo.