Pello eta Nikolasa dantzan jarri nahi al dituzu?

Karkara 2015ko eka. 17a, 12:40

Sanpedroetan erraldoiak dantzan jarriko dituen jende bila dabiltza

San Pedro jaiak bertan dira dagoeneko. Pello eta Nikolasa apain apain jartzen ari dira, urtero bezala, herrian zehar kalejira egin eta festak alaitzeko. Baina aurten ez dute berekin dantzan egingo duen jende asko inguruan.

Ekainaren 28an eta 29an, igandean eta astelehenean, 18:00ak aldera erraldoiak kalera atera ahal izateko boluntario taldea osatu nahi dute. Herriko jaiei bizitasuna eman eta haurrek erraldoiez gozatzeko aukera izan dezaten erraldoiak dantzan jarri nahi dituenak ibaipena@gmail.com helbidera idatzi besterik ez du egin behar.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide