Egun on,
Datorren asteburuan, ekainaren 20 eta 21ean Euskal Kostaldeko museoen egunak ospatuko ditugu. Hori dela eta Done Jakue Bidearen Interpretazio zentroak bisita gidatu berri bat antolatu du ekainaren 21erako.Bisita doakoa izango da eta " Erdi Aroko erromesa" du izenburua. Bisita honetan Erdi Aroko erromesa Oriora iristen zenean aurkitzen zuena ikasiko dugu; San Martin ermita, Goiko Kale, eliza... eta baita bestelako informazioa ere; Bidearen sorrera, historiak, erromes atzerritarrek euskaldunei buruz pentsatzen zutena...
- EGUNA: Ekainak 21
- · ORDUA: 11:30
- · IRAUPENA: 1h 30 min.
- · IRTEERA: San Martin ermita
- · PREZIOA: Doan
- · IZEN-EMATEA: Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa (943.83.55.65)