Ekainaren 21ean ekitaldi nazionala antolatu du Gure Esku Dago mugimenduak. Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Baionan eta Donostian egingo dira ekitaldiak.
Donostiako ekitaldira joan nahi dutenek Bordatxon, Kolon Txikin eta Lore burdindegian eros ditzakete txartelak. Bi urtetik 14 urterako umeek 5 euro ordainduko dute eta 14 urtetik gorako guztiek 10 euro. Bi urtetik beherako haurrak doan sartuko dira ekitaldira. Donostiarako garraioa bakoitzak bere kabuz egin beharko du.
Egun osoko egitaraua egongo da Donostian. Goizean oihal katea egingo da Urumeako sei zubien artean. Urola Kostako parte-hartzaileek Gernikako Arbola ibilbidean, hirugarren eta laugarren zubien artean, egon beharko dute 11:30erako. Oihal katea 12:00etatik 12:30era izango da.Egun osoan, hirian zehar hainbat gune egongo dira ekintzekin. Alde Zaharreko gunean, 12:30etik aurrera herri dantzak egongo dira Bulebarrean; ordu berean, kalez kale, kantu jura, kaskarinak eta Donostiako txistulariak ibiliko dira.Anoeta inguruan beste gune bat egongo da 11:00tan irekiko dute eta jatekoa eta edatekoa egongo da egun osoan. 20:00etan ospakizun erromeria egingo dute. Miniestadio inguruan, 11:30etik hasi eta gauerdira arte kontzertu maratoia egingo dute.Illunben familia gunea egongo da; puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina eta apar festa egongo da egun osoan. Horrez gain, 12:30ean Ilunbe Izarrez Argitu ikuskizuna egongo da, 14:00etan irri bazkaria egingo dute eta 15:30ean dantzaldia izango da Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.Ekitaldi nagusia Anoetan izango da, 17:30ean, eta 16:30ean irekiko dituzte ateak. Anoetara sartzen ez direnek miniestadio inguruan ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izango dute.
Orioko Gure Esku Dagok laguntzeko prest dauden pertsonak bildu nahi ditu arratsaldean txosnan egoteko. Prest dagoenak 671070569 zenbakira watsappa idazteko eskatu dute antolakuntzakoek.