Aurreko astea Kubako selekzioa Orion izan zen, Panameriketako txapelketarako prestatzen. Hainbat partida jokatu zituen Euskadiko selekzioaren aurka, Bilbon, Orion eta Donostian. Eta, asteburuan, torneoa jokatu zuten Mendibeltzen Espainiako All Star taldearekin batera.
Larunbatean hasi zen txapelketa. Euria barra-barra egiten zuen, baina, hala ere, giro paregabean jokatu ziren larunbateko partidak. Talde bakoitza behin lehiatu zen aurkari bakoitzarekin. Igandean finalerdiak eta finala jokatu ziren. Finalaurrekoetan Euskadi eta All Star taldeak lehiatu ziren. Espainiako taldeak irabazi zuenez, finala berak jokatu zuten kubatarren aurka. Finala Kubak irabazi zuen.
Euskal Selekzioari ondo etorri zaio txapelketa hau jokatzea, uztailean Canada Cup jokatu behar baitute. Vancouverrera joango dira selekzioko neskak, txapelketan parte hartzera.