Urtebete kalean kirola egiten

Karkara 2015ko eka. 16a, 08:11

Urtebete egin du Kalefitek.  Gimnasioko moldeekin apurtzeko sortu zuen Jorge Pintok Kalefit. Eta, antza denez, ez zen lau paretetatik aterata kirol egin nahi zuen oriotar bakarra. Talde txiki bat hasi eta, pixkanaka-pixkanaka, gero eta gehiago baitira Kalefiteko kideak. 

Urtemuga ospatzeko Kalefit entrenamendua antolatu zuten larunbatean eta jende mordoa animatu zen hondartzara kirola egitera. Entrenamenduetarako izen ematean hamar euro ordaindu behar ziren eta diru hori Aiako txakurren barnetegiari laguntzeko erabiliko dute. 

Kirolaz gain, musika ere ez zen falta izan. DJG ibili zen musika jartzen eta giroa animatzen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide