Ekainaren 13an, larunbatean, Euskadiko Outriggers Txpelketa eta Euskadiko Federazioko estropadak jokatu ziren Legution, Araban. Bederatzi domina lortu zituen Orio AEk lehenengoan eta zazpi lehenengo postu bigarrenean.
10 ontzi aurkeztu zituen Orio AEk Euskadiko Outriggers txapelketara eta lehen lau postuetan amaitu zuten guztiek estropada. Bederatzi domina lortu zituzten. Hiru ontzi txapeldun egon ziren: gizonezko jubenilek eta gizonezko A absolutuak lemazain gabeko laukoan eta gizonezko beteranoek skiffean. Zilarrezko lau domina irabazi zituzten: gizonezko jubenilek eta absolutuak bikoan, gizonezko B absolutuak lemazain gabeko laukoan eta gizonezko absolutuak skiffean. Brontzezko dominak bi izan ziren: emakumezko jubenilek bikoan eta gizonezko B beteranoek skiffean. Azkenik, emakumezko absolutuak skiffean laugarren egin zuen.
Datorren asteburuan, ekainaren 19tik 21era, Sevillara joango dira jubenil, absolutu eta beteranoak Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatzera.
Infantil eta kadeteek federazioko estropada
Jubenil eta absolutu mailako finalen aurretik, Euskadiko Federazioko Estropadak jokatu zituzten infantil eta kadeteek. Arraun Elkartetik hamalau ontzi aurkeztu ziren, eta honako emaitzak lortu zituzten: 7 lehenengo postu, 4 bigarren postu eta hirugarren, bosgarren eta seigarren postu bana.
Maila horietako ontziek ekainaren 27an Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Legution eta uztailaren 3tik 5 era Banyolesera joango dira Espainiako Txapelketara.