Munduko zaporeak dantzan

Karkara 2015ko eka. 15a, 09:03

Ekainaren 14an, igandean, ospatu zuten Ikastola eguna ikasle, irakasle eta gurasoek. Goizean ttuntturroak herriko kaleetan ibili ziren jendea kiroldegira gerturatzeko deialdia eginez. Ekitaldia hasi aurretik, Ikastolako eta Zaraguetako zuzendariek eta alkateak diplomak eman zizkieten esperientzia eskolako ikasleei. Gero, haurrak Mexiko, Alemania, Italia, AEB eta bertako jakiez jantzita, dantzan aritu ziren. Bukatzeko, hamaiketakoa egin zuten ikastola aurreko plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide