Topaketetan txokoa izango du Mandalarak

Karkara 2015ko eka. 18a, 13:50

Ekainaren 26an, 27an eta 28an mediku, terapeuta eta sendagileen topaketak egingo dira Donostiako Kursaalean eta Mandalara Elkarteak parte hartuko du.

Osasunari lotutako topaketa egingo da Donostian, hilaren 26tik 28ra. Mandalara Elkarteak stand-a jarriko du, eta, horrez gain, intuizioaren inguruko ikastaroa emango du. Ikastaroaren gidaria Alex Arellano izango da, Mandalarako kidea. Taldekideen ustetan aukera paregabea da elkartea ezagutzera emateko.

Alex Arellano EIVIDAko irakaslea da. EIVIDA intuizioaren eta bizitzaren eskola da. Eta, bere jakintza alor horri lotutakoa izanik, gai horren gaineko ikastaroa emango du  Arellanok topaketan. Ikastaroan parte hartzen dutenek barne konexioa aurkitzea du helburu Arellanok, bere gorputza, izatea eta pertsona sentitzea. Hau da, osatua sentitzea. Horretarako arestian aipatutako hiru adarren –gorputza, izatea eta pertsona– arteko harremana eta komunikazioa ezinbestekoak dira Arellanorentzat; hortaz, hori ere landuko da ikastaroan.

Komunikazio hori landuz gero, barne intuizioa garatzen dela azaldu du. Eta, honela, beharrezkoa dugun oreka lortuko dugula gaineratzen du. Positibismoa ekarriko digula azaltzen du, bizitzari begirada baikorrarekin begiratuko diogula.

Mandalarak emango duen tailerra kontuan hartuta, guztira 40 tailer inguru izango dira topaketetan eta 25 hitzaldi. 200 pertsonek eman dute izena, oraingoz, tailerrean. Mandalara Elkarteko kideak oso pozik daude parte hartzearekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide