Itziar Alkortak dimisioa eman du

Karkara 2015ko eka. 12a, 08:38

Akortaren ordezkoa Adolfo Morais izango da, EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko zuzendaria.

Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuordea zen orain arte. Aste honetan, ordea, dimisioa eskatu du eta Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu egin du. Kargua arrazoi pertsonalengatik utzi duela azaldu du Hezkuntza Sailak. 

Irakasle lanetan hasi zen EHUn eta, hortik, pixkanaka-pixkanaka, orain arte zuen kargura iritsi zen. Orain, ordea, kargua utzi du Alkortak. Bere ordezkoa Adolfo Morais izango da. Orain arte EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko zuzendaria izan da Morais gasteiztarra.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide