OBB laugarren geratu da Ohorezko Mailako Ligan

Karkara 2015ko eka. 11a, 08:33

Partida bat galdu eta bestea irabazi zuten Mendibeltzen azken jardunaldian Valentziako Antorcharen aurka

Laugarren postuan amaitu du OBBk Ohorezko Mailako Liga. Pasa den igandean, ekainaren 7an, izan zen azken jardunaldia. Antorcha Valentziako taldea jaso zuten Mendibeltzen.

Lehen partida oso parekatua izan zen. Amaia Larraza jaurtitzaile gazteak valentziarrak eutsi zituen ia amaierara arte, baina azken momentuan bi karrera sartu zituzten aurkariek. Ahaleginak egin bazituzten ere, ez zuten partida berdintzea lortu, eta 2-0 amaitu zen lehena.

Bigarrenean, berriz, oriotarrak gogoz hasi ziren eta hasieratik aurrea hartu zuten markagailuan. Ia partida guztia eman zuten 1-0, zazpigarren sarreran Antorcha esnatu eta berdindu zuen arte. Hala ere, OBBk berriz ere aurretik jartzea lortu zuten eta 2-1 amaitu zen partida.

OBBko entrenatzaileak eta zuzendaritza taldea oso pozik daude lortutako emaitzarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide