San Miguel eta Euskotren Ligei hasiera emateko festa

Karkara 2015ko eka. 10a, 09:00

Argazkia: San Miguel Liga

Ekainaren 6an, larunbatean, 600 gonbidatu inguru bildu ziren Donostiako Kursaalean traineruen denboraldiari hasiera emateko. Orio AEk bi sari jaso zituen.

Aste gutxi batzuk geratzen dira aurtengo traineru denboraldia hasteko. TKE liga ekainaren 28an hasiko da Malagan, eta KAE1ekoak 20an izango dute lehen estropada, Zarautzen. Uztailera arte itxaron beharko dute neskek Euskotren ligako playoffa jokatzeko, ztailaren 11n eta 12an jokatuko baitira, Pasaian eta Donostian.

Kirolari ekin aurretik, ordea, bazuten zer ospatu. 600 gonbidatu inguru bildu ziren pasa den larunbatean, ekainaren 6an, Donostiako Kursaalean. Festa bat egin zuten 2015eko denboraldiari hasiera eman eta iazkoan merituak egin zituztenei sariak emateko.

Orio AEko ordezkariak ere bertan izan ziren. Izan ere, bi sari jaso zituen elkarteak. Batetik, traineru azkarrenaren saria jaso zuten mutilek, Portugaleteko banderan 4,16m/ko denbora egiteagatik. Bestetik, elkartea bera saritu nahi izan dute, San Juanekoarekin batera, 50. urteurrenagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide