Lau oriotarrak sailkatu dira

Karkara 2015ko eka. 9a, 09:24

Gipuzkoa Bertsotan txapelketan parte hartu duten lau oriotarrek lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara sailkatzea.

Gipuzkoa Bertsotan lehiaketa amaitu da. Txapelketaren funtsa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan sailkatuko ziren 30 bertsolariak zein izango diren zehaztu zen. 30 bertsolari horietatik lau oriotarrak dira: Ibai Esoain, Iñaki Gurrutxaga, Xabier Sukia eta Egoitz Eizagirre.

Asteburu honetan jokatu dira azken sailkapen saioak, Ataunen. Arratsaldeko saioan Iñaki Gurrutxaga oriotarrak irabazi zuen, 5,5 puntuko aldearekin. Guztira 258,5 puntu lortu zituen. Atzetik Arkaitz Oiartzabal sailkatu zen eta Asier Azpiroz segidan. Amaia Iturriotz, Unai Gaztelumendi, Aitor Urbieta, Iker Osa eta Gorka Etxeberria izan ziren ondorengo sailkatuak.

Gipuzkoa Bertsotan amaituta, honako bertsolariek lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea:
Jon Maia Soria
Ander Lizarralde Jimeno
Mikel Artola Izagirre
Unai Muñoa Amundarain
Haritz Casabal Pikabea
Asier Azpiroz Iztueta
Ibai Esoain Arruti
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Oihana Iguaran Barandiaran
Gorka Azkarate Torner
Arkaitz Oiartzabal Agirre
Beñat Iguaran Amondarain
Ane Labaka Mayoz
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Xabier Sukia Etxeberria
Manex Mujika Amunarriz
Aratz Igartzabal Bidegain
Gemma Urteaga Garmendia
Unai Gaztelumendi Arandia
Egoitz Eizagirre Aduriz
Manu Goiogana Bengoetxea
Maider Arregi Markuleta
Unai Mendizabal Jauregi
Eli Pagola Apezetxea
Haritz Mujika Lasa
Amaia Iturriotz Etxaniz
Aitor Irastortza Fadrique
Iñigo Gorostarzu Etxebeste
Eneritz Artetxe Eizagirre
Antton Fernandez Lasa
Bertsolari horiez guztiez gain, duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin batera arituko dira irailaren 20tik aurrera. Egun horretan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide