Senior arraunlarien aurkezpena

Karkara 2015ko eka. 5a, 09:24

Guztira lau talde aurkeztuko dira Orioko plazan bihar, larunbatarekin, 13:00etan.

Larunbat honetan, ekainaren 6an, eguerdiko 13:00etan, horiz jantziko da Orioko plaza. Orio Arraunketa Elkarteko senior mailako aurraunlarien aurkezpena izango da, guztira lau taldeen aurkezpena. 

Ate joka daude ligak, bai Euskotren liga, bai San Miguel liga eta ARC liga. Jada entrenamentuetan zentratuta dabiltza arraunlariak. Liga horietan lehiatuko diren hiru taldeak aurkeztuko dira larunbat eguerdian, plazan. Euskotren Ligako sailkapen estropada jokatuko duten eta Gipuzkoako Ligan lehiatuko direnen trainerua aurkeztuko dute; mutiletan, San Miguel Ligan eta ARC ligan lehiatuko diren taldeak aurkeztuko dituzte.

Eta, tostako arraunketan aritzen direnen taldeez gain, aulki mugikorrean lehiatuko diren senior arraunlariak ere aurkeztukod ira plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide