LanGunea helburua beteta amaitu da

Karkara 2015ko eka. 5a, 11:14

LanGunea proiektuaren xedea partaideek lana bilatzea zen. 23 lagunetatik 10ek bilatu dute lana.

Amaitu da LanGunea programa. Aste honetan eman diote bukaera, programaren amaierako ekitaldiarekin. Hainbat pertsonek osatu dute LanGunea, langabeek eta lanean ari direnek –tartean oriotar bat–, eta lau hilabetez aritu dira beren konpetentziak indartzen.

Coach batek gidatutako lana egin dute. Taldean aritu dira lanean, baina ezagutza indibiduala nahiz taldekakoa garatu dute; biak ala biak helburu komun batetarantz bideratuta: lana lortzea, bere kabuz edo besteen kontura. Parte hartu duten 23 pertsonetatik 10ek lana topatu dute. 

Lana topatzeko jaso dute prestakuntza, bai teorikoa, bai praktikoa. Talde autogestionatua izan da, gaitasunen garapenean fokua jarri duena. Eta taldean aritu arren, bakarkako jarraipena ere izan dute. Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Enpregua sustatzeko tokian tokiko dinamizaziorako programaren deialdiaren baitan garatu da eta EGEG finantzatu du %50ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide