Neguberriari

Jokin Zumeta 2015eko ekainaren 3a

Doinua: Pello Joxepe

1

Euskal Herrian ez al daukagu
8 hilabeteko negu?
Aterki zahar bat aldean hartu
guretzat zenbat endredu
Eguzkiari hemen geratzeko
egiten diot erregu,
hanka zuriak erakusteko
beldurrik bate ez degu!

 

2

Astebetean etorri zen ta
zirudin geratzen zela,
lepo gañean sentiu genunen
eguzkiaren epela,
azkenaldian etorri ta jun
nola egiten dun bela,
gurasongana tuperrarekin
joaten dena bezela.

 

3

Etorri zaite maletarekin
pixkatean geatzeko
eguzkitako kit-a nolatan
aspalditik degun presto.
Eguzki krema, betaurrekoak,
sonbrila ta gainontzeko,
enpresa hoiek zaila daukate
gurekin aberasteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide