Noemi Ostolazak koska bat gora egin du

Karkara 2015ko eka. 3a, 08:55

Lan eta gizarte politiken saileko zuzendari izendatu dute Noemi Ostolaza.

Politikagintzan dabil, aspaldidanik, Noemi Ostolaza. 2003an eman zituen bere lehen urratsak esparru honetan, Orioko Udalean sartu zenean. Alkateordea izan zen bi legealditan eta lau alorretako zinegotzia izan zen: kultura, gazteria, gizarte zerbitzuak eta festak. Azken legegintzaldian, 2011tik 2015era bitartekoan, zinegotzi izan da. 

Zinegotzi lanak Gipuzkoako Foru Aldundiko lanarekin uztartu zituen zortzi urtez. Diputatuen aholkulari lanetan ibili zen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako ikasketa eta programetako aholkularitzara egin zuen salto. Handik lan eta gizarte politiketako aholkularitzara, eta, orain, departamentu horretako kabineteko zuzendari izatera pasa da.

Bere politikagintza ibilbidean urrats bat gehiago eman du Ostolazak, eta aurrerantzean lan eta gizarte politiken saileko zuzendaritza bere kargu izango du Ostolazak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide