Eguraldia lagun, jendez bete zen Kukuarri igandean, maiatzaren 31n. 9:00etarako elkartu ziren plazan Talai Mendikoak elkarrekin igotzeko, 11:00tan meza egin zuten gurutzearen inguruan eta goiz osoan pintxoak eta salda banatzen egon ziren borondatearen truke.