Maiatzaren 29an, ostiralean, hasiera eman zitzaion Orio AEk antolatutako 3. Garagardo Azokari. Hiru egunetako egitarauari hasiera emateko, Ayala Zarautz eskubaloi taldeari eta Joxe Mari Olasagasti aizkolariari Mirotzak Sariak eman zizkien Ibon Huegunek. Elkarteko maskota berriaren izena ere jakin zen: Mirotz.