Larunbatean hasiko da hirugarren jardunaldia, Oñatiko eta Zumaiako saioekin. Oñatiko Santa Ana aretoko lehen saioan Egoitz Eizagirre Aduriz oriotarra arituko da bertsotan. Odei Lopez, Josu Oiartzabal, Aitzol Iturbe, Beñat Jauregi eta Manu Goiogana izan dira berakin taula gainean.
Igandean beste lau saio izango ditu Gipuzkoa Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak. Usurbilgo Sutegi artegoan jokatuko dira bi saio, Inaxio Usarralde Arantzadik aurkeztuta. Goizeko saioan Ibai Esoain Arrutik egingo du bertsotan, Adur Gorostidi, Egoitz Aizpuru, Ane Zuazubiskar, Danel Olano eta Oier Etxeberriarekin batera.
Egun berean, Zizurkilen, asteburuko azken bi saioak jokatuko dira, Atxulondo kultur etxean. Eta goizeko saioan Xabier Sukia Etxeberriak hartuko du parte. Berekin batera Asier Sasieta, Eneritz Artetxe, Gorka Maiz, Ane Labaka eta Eñaut Martikorena arituko dira bertsotan.
Osotara, zortzi saio iznago dira asteburuan eta 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Oriotarrek goizeko saioetan hartuko dute parte, saio horiek 11:30ean hasiko dira. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.