Realeko jokalaria da Ainara Manterola, hortaz, lotura zuzena du Real Sociedad Fundazioarekin. Irabazi asmorik gabeko fundazioa da, kirol jarduerak eta jarduera sozialak eta kulturalak sustatzea helburu nagusi duena. Besteak beste, duela 100 urte baino gehiagotik datozkien balioak –konpromisoa, errespetua, hobekuntza pertsonala, umiltasuna, esfortzuaren kultura, lidergoa...–zaintzeko ardura dute; eta, besteak beste, balio horien isla dira ospitalera egiten dituzten bisitak.
Pasa den astean Ainara Manterola izan zen bisita horietako batean, Uxue Garmendiarekin, Iñigo Martinezekin, Esteban Granerorekin eta Ane Piratarekin batera. Ez da lehen aldia Manterolak ospitaleko haurrak bisitatzen dituela, lehen aldiz hango ikasgelan izan baitzen denbora luzerako ingresatuta zeuden haurrekin arratsalde pasan.
Zelan joan zen bisita?
Bigarren egonaldia, pasa den astekoa, pediatrian eta onkologikoan egin zenuen.
Tripak mugitu zizkizun bizitakoak, ezta?
Gauzak beste era batera ikustera eraman zaituela aipatu duzu.
Dudarik gabe. Orain pittin bat estresatuta nabil entrenamenduak eta ikasketak uztartzearekin. Zorionez, hara joateko tarte bat hartu nuen eta orduan esaten nion nire buruari: jo, ni arduratuta azterketengatik eta hauek berriz bizi ahal izateko borrokan.