Asteburu interesgarria du aurretik Orioko Futbol Taldeak, bi partida garrantzitsu jokatuko baitira larunbatean, maiatzaren 30ean.
Batetik, kadete mailako taldeak Kopako finala jokatuko du Herreran Lezoko Allerru taldearen aurka. 12:00etan izango da partida eta Oriokok autobusak jarriko ditu animatzera joateko. Izena eman nahi duen zaleak Mendibeltzeko bulegoetan egin beharko du arratsaldeetan. Futbol taldeak kamiseta horiak eramateko eskaria egiten du.
Bestetik, arratsaldean, erregional preferente taldeak igoera lortzeko azken partida jokatuko du etxean. 17:00etan hasiko da partida eta Mutrikuko taldearen aurka izango da. Irabaziz gero, Erregionaletako Ohorezko Mailara igoko da taldea, horregatik Orioko Futbol Taldeak herritarrei Mendibeltzera kamiseta horiarekin joateko deialdia egiten die, jokalariei babesa emateko.