Pentsiodunak duintasun eske

Karkara 2015ko mai. 27a, 09:17

Elkarretaratzea egin zuen atzo, maiatzaren 26an, Orioko plazan Duintasuna elkarteak botiken berrordainketaren aurka

Maiatzaren 26an, asteartean, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteko kideak Orion izan ziren. Hilero herri batean elkartzen dira bilerak egiteko. Goizean, bileraren aurretik, elkarretaratzea egin zuten herriko plazan botiken berrordainketa salatzeko. Horren ondoren, Salatxo aretoan bilera egin eta bazkaltzera joan ziren.

Duintasuna elkartea duela hiru urte inguru sortu zen Euskal Herriko pentsiodunen alde egiteko. Gai sozialak lantzen dituzte gehienbat –pentsioak, gizarte segurantza, menpekotasuna...–, eta adineko pertsonentzako bizi baldintza duin eta autonomoak aldarrikatzen dituzte. Euskal Herriko adineko pertsona eta pentsiodunak populazioaren laurdena baino gehiago gara –diote– eta, hala ere, gure arteko asko eta asko gizartetik baztertuak bizi gara, ekonomikoki eta sozialki.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide