Hirugarren mailako taldea da Almansa, eta UD Almansako jokalaria da Iker Torre. Bigarren B mailarako igoera jokatuko dute larunbat honetan, maiatzaren 23an, 20:00etan. Jaengo CD Martos taldea izango da brontzezko ligara igotzeko lehen aurkaria.
Joan-etorriko partida izango da. Esan bezala, joanekoa larunbat honetan jokatu da, Martosen. Etorriko partida etxean izango da, Almansan, maiatzaren 30ean. Jaenera joateko autobusa antolatu du taldeak, zaletuen babesa izateko.