Asteburu honetan, maiatzaren 29tik 31ra, Bisigu Festa egingo da Tolosan. Urtero egiten den festa da, eta, urtero, Orioko parrilleroak aritzen dira sukaldari lanetan. Aurtengoan ere Orioko Katxiña, Xixario eta Joxe Mari jatetxeetako Joxe Migel Zendoia, Luis Mari Uranga eta Mikel Manterola izango dira parrilleroak.
Hiru egunez arituko dira parrillan bisigua egiten, eta hiru egun horietan 300 lagun bilduko dira herriko hiru elkarte gastronomikoetan. Guztira lau otordutan kozinatuko dute Orioko parrilleroek: ostiraleko afaria, larunbateko bazkari eta afaria, eta igandeko bazkaria.
Oraindik txartel gutxi batzuk gelditzen dira salgai, 45 euroren prezioan. Interesatuak Tolosaldea Tour bulegora jo dezake txartelak erosteko, 943 69 74 13 telefonora deitu dezake edo tour@tolosaldea.net helbidera idatzi dezake. 45 euroko menuan antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, bisigua parrillan, bixigoxo postrea, edaria eta kafea sartzen dira.