Hiru puntu landuko dira maiatzaren 21eko udalbatzarrean, gaurkoan. Hiru gai nagusi horien ondoren, eskariak eta galderak egiteko txanda zabalduko da.
Landuko diren gaiak:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2014ko abenduaren 23an eta 2015eko martxoaren 31n egindako ezohiko bilkuren eta 2015eko otsailaren 26an eta apirilaren 30ean egindako ohiko bilkuren akten zirriborroak.
2.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, Udalaren 2014ko aurrekontuaren Kontu Nagusia.
3.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Santiago Etxeberria Irastortzak eta Carpintería Botaleku SA entitate merkantilak formulatzen duten hitzarmenari. Bai Santiago Etxeberria Irastortza eta bai Carpintería Botaleku SA entitate merkantila Orioko 19. arearen —Botaleku— exekuzio-unitatearen barruko lurren jabeak dira eta hitzarmena eremu hori kontzertazio sistemaren bidez gestionatzeko formulatu dute.