Pasa den larunbatean, maiatzaren 16an, Urdazibuko –Nafarroa– lasterketa izan zen. Sara Peña oriotarrak hartu zuen parte 15 kilometro eta 800 metroko mendi lasterketan, eta helmuga zeharkatu zuen lehen emakumezkoa izan zen. Guztira 200 korrikalarik hartu zuten parte.
Igandean beste lasterketa esanguratsu bat izan zen, XIV. Zegama-Aizkorriko mendi maratoia. Oriotar eta Aiar dezentek hartu zuten parte eta maila itzela eman zute. Hodei Alkorta Azkue izan zen helmugaratzen azkarrena, Alkortaz gain, ondorengoek hartu zuten parte: Nerea Amilibia Arruti, Bittor Andres Alkorta, Zigor Etxaniz Errazkin, Gotzon Iruretagoiena Lertxundi, Jose Miguel Perez Manterola, Jon Tapia Lizarraga eta Ignacio Alguacil Barrenetxea.