Larunbatean Orion izan zen Trainerillen Ligako seigarren jardunaldia. Emakumezko absolutuek bi talde aurkeztu zituzten. A taldeak hirugarren egin zuen eta B taldeak seigarren. Irabazlea izan zen Zumaiarrengandik hamasei segundora sailkatu zen lehen ontzi oriotarra, San Juanen atzetik.
Ligatik kanpo lehiatu ziren beste bi ontzi oriotarrak, gizonezko seniorren A eta B taldeak. Gipuzkoako Federazio Kopa jokatu zuten eta A taldeak irabazi zuen, Getariari 27 segundoko tartea aterata. B taldea hirugarren izan zen, 34 segundora.
Emakumezko absolutuak - Gipuzkoako Trainerillen Liga
1. Zumaia 14:52:01
2. San Juan 14:55:99
3. Orio A 15:08:80
4. Hibaika 15:11:88
5. Getaria 15:40:65
6. Orio 15:46:59
7. San Juan B 15:55:17
8. Zumaia B 16:02:05
9. Donostia 16:04:48
10. Getaria B 16:06:62
Gizonezko seniorrak - Gipuzkoako Federazio Kopa
1. Orio A 13:28:29
2. Getaria 13:55:96
3. Orio B 14:02:62
4. San Juan 14:06:01
5. Hibaika 14:11:15
Hondarribian jokatu zen igandeko jardunaldia, ligako zazpigarrena. Orioko emakumezkoek hartu zuten parte igandeko estropadan. Berriz ere bi talde aurkeztu zituzten, A eta B. Eta emaitza, beste behin, berdina izan zen: A taldea hirugarren eta B taldea seigarren.
Emakumezko absolutuak - Gipuzkoako Trainerillen Liga
1. Hibaika 16:27:22
2. Zumaia 16:28:49
3. Orio A 16:40:03
4. Getaria 17:07:18
5. Zumaia 17:25:44
6. Orio 17:25:88
7. San Juan B 18:02:34
8. Getaria B 18:15:46
9. San Juan A Kanporatuta
Sailkapen orokorrean ere hirugarren dira A taldeko oriotarrak. Bigarren postuan dagoen Hibaikarekin berdinduta daude, biek 60 puntu dituzte. Zumaia da, oraingoz, lider, 69 punturekin. Orioko B taldea zortzigarren postuan dago 25 punturekin.