Antzuolako Torresoroa aretoak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio hartu ditu larunbatean. Bata goizean, eta Iñaki Gurrutxaga oriotarrak hartu zuen parte; eta, bestea, arratsaldean, Egoitz Eizagirre oriotarrak irabazi zuena.
Ederki erantzun diote bertsozaleek Antzuolako hitzorduari. Goizean 60 inguru izan dira saioa segitu duten entzuleak eta arratsaldean, berriz, 100.
Arkaitz Oiartzabal izan da goizeko saioko irabazlea, Iñaki Gurrutxagaren aurretik. Puntu gutxiko aldea atera dio Oiartzabalek Gurrutxagari, hiru besterik ez. Gurrutxagaren atzetik Aitor Salegi gelditu da, 290,5 punturekin.
Arkaitz Oiartzabal Agirre 307,5
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 304,5
Aitor Salegi Martija 290,5
Iñaki Zelaia Irazusta 284
Julen Agirre Agirrezabal 276
Mikel Tapia Aierbe 273
Arratsaldeko saioan Egoitz Eizagirre oriotarra izan da irabaztea. Bigarren posturako tarte oso estua izan da hurrengo hiru bertsolarien artean, baina, Eizagirrek, tarte handi samarrarekin irabazi du. Berak 250 puntu lortu ditu eta Gorostidi –bigarren sailkatuak– 237,5 puntu.
Egoiz Eizagirre Aduriz 250
Adur Gorostidi Urkia 237,5
Txomin Azpiroz De Pedro 237
Eli Pagola Apezetxea 237
Asier Sasiera Barrenetxea 235,5
Unai Mendizabal Jauregi 227,5