Ohorezko B mailan jarraituko dute

Karkara 2015ko mai. 19a, 09:47

Azken jardunaldian dena zuen jokoak Amenabar Zarautzek. Ligari eusteko irabazi egin behar zuten eta 19-27 irabaztea lortu zuten.

Oviedon jokatu zuten ligako azken partida. Irabazi egin behar zuten eta hala egin zuten, irabazi. 19-27 irabazi zuten etxetik kanpoko partida. Mailari eustea lortu dute Atorrasagasti anaiak jokalari diren Zarauzko taldeak.

Nerbioak medio, galtzen hasi ziren zarauztarrak. Lehen zatiaren erdialdera aldaketak egin zituen entrenatzaileak eta atsedenaldirako buelta eman zioten markagailuari. Hiru goleko aldearekin jarri ziren irabazten.

Bigarren zatian nagusi izan ziren zarauztarrak. Defentsa gogorra egin zuten eta azkenean partida kontrolpean izatea lortu zuten. Partida 19-27 aldeko emaitzarekin amaitu zen. Baina, oraindik, ez zekiten ohorezko B mailan jarraitzen zuten ala ez. Antequera-Bordis partidaren emaitzaren zain gelditu ziren, Anterquerak irabazi egin behar baitzuen berak mailari eusteko. Azkenean, gol bateko aldearekin irabazi zuen Antequerak. 

Azken momentuan eta gutxigatik, baina lortu dute kategoria horretan jarraitzea zarauzko taldeak. Entrenatzailean ostegunean baieztatu zien mailari eutsi ala kategoriaz jaitsi, beste urte batez taldean jarraituko zuela. Jokalariak hemendik hiru astera bilduko dira, baina, badirudi, oro har, taldeak jarraituko duela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide