Lapurreta egitera sartu dira Eroski City-ra

Karkara 2015ko mai. 14a, 13:35

Gauez sartu dira, baina ez dute ezer eraman kutxatan dirurik ez zegoelako

Lapurretara sartu dira bart gauean Eroski Cityra. 4:00ak inguruan hotsak entzun eta pertsiana erdi igota ikusi duela eta, Ertzaintzari deitu dio bizilagun batek. Iritsi direnean kristalezko atea hautsita topatu dute, baina ustez ez dute ezer eraman. Dendako arduradunek diotenez, diruaren bila sartu dira. Ez da produkturik falta, baina ezta dirurik ere, txanponak besterik ez baitituzte uzten kutxa erregistratzaileetan.

Ertzaintza lapurrak identifikatzeko lanean ari da, baina ez dute ezer lortu oraingoz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide