Maiatzaren 22an amaituko da Artetik artera erakusketa

Karkara 2015ko mai. 19a, 09:05

Juan Mari Olaizolaren pintura-lanak ikusteko aukera duzue Orioko kultur etxean. Erakusketa maiatzaren 22an, ostiralean, bukatuko da.

Juan Mari Olaizola pintore azpeitiarrrak erakusketa zabaldu zuen maiatzaren 11n, Orioko kultur etxean. Geroztik egunero bisitatu daitezke bere obrak, kolore anitzeko margolanak, Artetik artera erakusketa. Urteotan egin dituen pintura abstraktoen bilduma da, olio-pinturaz egindako koadro biziak dituena eta geometriarekin jolasten duena.

Maiatzaren 11n zabaldu eta 22an itxiko ditu ateak Olaizolaren erakusketak. Hortaz, ikusi nahi duenak bizi ibili beharko du, ostiral honetan amaitu baita bere obra ikusteko aukera. Kultur etxeko areto nagusia irekita dagoenean, goizez eta arratsaldez, astegunetan, bisitatu daiteke erakusketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide