Herrian aurkeztuko dute mimoz landutako proiektuaren lehen alea, UR. Maiatzaren 22an izango da, astebete barru, kultur etxean, gaueko 22:30ean. Diskoa egun bat lehenago kaleratuko dute, maiatzaren 21ean. Rock instrumentaleko talde oriotarrak aurkezpen kontzertu gehiago iragarri ditu maiatzerako eta ekainerako.
Herrian bertan egingo dute aurkezpen kontzertua Sofa talde zarauztarrarekin batera. 29an Donostiako Garoan izango dira, 19:00etan, eta egun berean, 22:30ean, Usurbilgo gaztetxean Perlak taldearekin batera.
Ekainean bost kontzertu emango dituzte. Lehendabizikoa Urretxuko gaztetxean izango da, 9an; bigarrena Donibane Garazin Madeleine taldearekin batera, 13an; ekainaren 18an Donostiako Dabadaban izango dira; 19an Erandion Larry Birdekin batera; eta, amaitzeko, Ordizian eskainiko dute kontzertua ekainaren 20an.
Ur diskoaren azalak Iñigo Gaitonen argazki bat du oinarrian. Argazki hori moldatu, editatu, eta diskoaren azala egin dute.
Kontzertu guztiak
Maiatza
22 Orioko kultur etxean 22:30ean + Sofa
29 Donostiako Garoan 19:00etan
29 Usurbilgo gaztetxean 22:30ean + Perlak
Ekaina
9 Urretxuko gaztetxean
13 Donibane Garaziko Harresiaken + Madeleine
18 Donostiako Dabadaban
19 Erandion Sentinel Rock Clubean + Larry Bird
20 Ordizia