Sofbolaren euskal derbia jokatu zuen OBBk pasa den igandean, maiatzaren 10ean, Mendibeltzen. Donostiako Athletikoren aurka jokatu zuten eta partida bat irabazi eta bestea galdu zuten.
Lehen partidan Yusmeri Pacheco kubatarrak jaurti zuen. Ez zien aurkariei karrera bakar bat egiten utzi eta oriotarrek ere ez zuten azken momentura arte garaipena eman zieten karrera egin. Maialen Pison jubenilak egin zuen hit-ari esker irabazi zuten partida 1-0.
Bigarren partida zailagoa izan zen Bate Bizkorrentzat, Athletikoko neskak hasieratik aurreratu ziren markagailuan eta oriotarrek ezin izan zioten buelta eman partidari. Pitcher lanetan Igone Etxeberria, Ainara Larraza eta Amaia Larraza aritu ziren. Azken honek tinko mantendu zituen donostiarrak, baina haien eskarmentua agerian geratu zen eta 0-11 galdu zuen OBBk.
Valentziara joango dira Bate Bizkorrak datorren asteburuan, Antorcha taldearen aurka jokatzera.