Bertso saioa egingo dute ikastetxeetako haurrek

Karkara 2015ko mai. 12a, 08:41

Gu ere bertsotan programaren barruan, Ikastolako areto nagusian arituko dira gaur, maiatzaren 12an.

Gu ere bertsotan Udalak eta herriko bi ikastetxeek martxan jarritako programa da, urtero egiten dutena. Ikasturtean zehar ikasi dutena erakusteko, Zaraguetako eta Ikastolako ikasleak ordubetez arituko dira bertsotan jendaurrean. Horrela emango diote aurtengo programari amaiera.

Bertso saioa gaur arratsaldean, maiatzaren 12an, izango da Ikastolako areto nagusian. Irekia da, edonor joan daiteke herriko haurrak bertsotan ikustera. 17:30ean hasiko da saioa eta ordubete inguru iraungo du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide