Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseko lehen bi saioak Astigarragan jokatu ziren. Bata goizez eta bestea arratsaldean. Xabier Sukia oriotarrak arratsaldeko saioan hartu zuen parte beste bost bertsolarirekin batera.
Saioa 17:30ean abiatu da eta 75 bertsozalek jarraitu dute. Sukiak 11,5 puntuko aldearengatik irabazi du. Bigarren sailkatua Ander Lizarralde izan da.
Sailkapena
Xabier Sukia Etxeberria 258,5
Ander Lizarralde Jimeno 247
Jokin Bergara Eguren 242
Aitor Irastortza Fadrique 241,5
Beñat Jauregi Etxeberria 217
Danel Olano Eizagirre 208
Esoain, Oiartzunen hirugarren
Igandean beste bi saio jokatu ziren; oraingoan, Oiartzunen. Udaletxeko areto nagusian jokatu dira saioak. Arratsaldeko saioan Ibai Esoain oriotarrak hartu du parte eta 70 bertsozaleren aurrean egin behar izan du bertsotan.
Esoain hirugarren gelditu da sailkapenenean, Mikel Artola eta Manu Goinagaren atzetik.
Sailkapena
Mikel Artola Izagirre 261,5
Manu Goigana Bengoetxea 250,5
Ibai Esoain Arruti 245
Eñaut Martikorena Lizaso 236
Odei Lopez Larruri 234
Eneko Araiztegi Agirre 227,5