Zarauzko Amenabar taldeko jokalariak dira Atorragasti anaiak, Josu eta Ander. Momentuan estatuko bigarren eskubaloi mailako taldea da Amenabar, baina kategoria horretan jarraitzeko borrokan dabiltza. Aste honetan ligako azken partida dute eta irabaziz gero bigarren mailari eutsiko diote.
Pasa den asteburuan oso partida garrantzitsua jokatu zuten eta bi goleko aldearekin irabazi zuten. Beren aurkari zuzenaren kontrako partida zenez, irabaztea guztiz inportantea zen. Garaipen hori esker, hiru-lau hilabeteetan lehen aldiz jaitsiera postuetatik ateratzea lortu zuten. Aste honetan ere irabazi egin behar dute, horrela izanez gero, estatuko bigarren mailan jarraituko dugu, azaldu du Josu Atorrasagastik.
Partida garrantzitsua dute ate joka, eta partida horretan gertukoen babesa izango dute. Badirudi Zarauztik jende mordoxka etorriko dela Vigora larunbatean. Irabazi beharreko partidan zaletuen animoak
lagungarriak izango dira.
Denboraldi oso gogorra izan dute zarauztarrek. Amaieran argi pixka bat ikusteko aukera izan dute, eta, noski, ez dute etsiko. Ez dute esperantzarik galdu. Irabazteko aukerak dituzte eta irabazten ahaleginduko dira, mailari eusteko.